BLOG BERRIA
September 23, 2011
Gure berri jakin nahi izanez gero, sakatu gure blog berriko helbide honetan:
http://berrobikoeskola.blogspot.com
Gure berri jakin nahi izanez gero, sakatu gure blog berriko helbide honetan:
http://berrobikoeskola.blogspot.com
Ekainaren 21ean Larraitzeko parke naturalera joan ginen eguna pasatzera. Zain geunden bitartean txikiak parkean jolasten geratu ziren eta handiak mendian buelta bat egitera joan ginen eta bertan oreinak ikusi genituen.
Ondoren zuhaitzen arteko zirkuitoan ibili ginen: Txikiak zirkuito txikienean ibili ziren, baina besteak zirkuito ertainan eta handian ibili ginen. Hasieran, arnesak nola erabili erakutsi ziguten, froga txiki batzuk eginez. Froga horiek egin eta gero, zuhaitzetan egindako zirkuitoetan ibili ginen tximuen antzera. Beldur pixka bat pasa genuen, baina gero ondo ibili ginen.
Bazkaldu genuen eta Abaltzisketara joan ginen txikiak eta handiak nahastuta itsuentzako bide batetik metalezko animaliak ikusiz: erbia, mozoloa, okila, muskerra, mirua… eta gehiago.
Abaltzisketan batzuk frontoian futbolean jolasten ibili ziren, eta beste batzuk parkean. Ondoren autobusa Abaltzisketan hartu eta Berrobira bueltatu ginen.
Oso egun polita izan zen eta denak pozik itzuli ginen etxera.
Atzo 5. eta 6. mailakoen artean rokodromo txiki bat eraiki genuen. Beno, altuera asko hartzen ez duten eskalatzeko lekuei "bulderra" esaten zaie. Arropa zaharrak eta eskularruak jantzi eta gero lanean hasi ginen. Iltzeak paretan jartzen genituen bitartean, beste batzuk masa nahasten zuten. Ondo nahastuta zegoenean batzuk harritan zabaltzen zuten eta beste batzuk zinta mozten zuten harria paretan hobeto helduta gelditzeko. Eta horrela masarik gabe gelditu ginen arte!! Orain lehortzeko zain gaude lehenbailehen erabiltzen hasteko!!
Arbideko Martin Iturriza eta Soroneko Maria Etxeberria, Bittorrek lagunduta, etorri dira ekainaren 14ean guri gerrari buruz hitz egitera eskolara . Oso interesgarria izan da haiei entzutea. Mila esker biei.
Bisita honen berri gehiago historiari buruzko gure blogean zintzilikatu dugu, zuek irkurtzeko.